CD Bidasoak eta Theodoros Boskos jokalariak (Grezia, 2001/07/04) akordioa lortu dute, ezker hegalekoak Bidasoa diziplinan jokatuko duelarikn hurrengo 2024-25 denboraldian.
Nazioarteko jokalaria da Greziako selekzioarekin, lehen lerroa, 191 zentimetro neurtu eta 94 kilo pisatzen dituena, doan iritsiko da AX Puente Geniletik.
2023-24 denboraldian AX Puente Genilen goleatzailerik onena izan da, 29 partidatan 130 gol sartuz (4,5 gol partidako).
“Oso pozik, jaurtiketa oneko jokalaria”
CD Bidasoako Kirol Zuzendariak, Julen Aginagaldek, Theodoros Boskosen fitxaketa baloratu du: “Defentsa zein erasoan lagundu dezakeen jokalaria da, jaurtiketa maila altua duena. Aurreko denboraldian Leongo Ademarren eta azken hontan Puente Genilen bi aldeetan aportatu duen jokalaria da”.
Aginagaldek adierazi du Boskos “Tito Diazen bajarekin, asko lagunduko digun jokalaria izango da eta oso pozik gaude Irunera ekartzeagatik.”