PRUEBA
Hezkuntza Sailak modu diskretu eta arduratsuan lan egin du udan sektoreko eragileekin, ikasturte berriaren hasieran ikasleak ikastetxeetara garraiatzeko zerbitzua bermatzeko.
Hezkuntza sailburuak, Begoña Pedrosak iragarri duenez, garraio-zerbitzua bermatuta dago Euskadiko ikasle guztientzat. Datorren 2024-2024 ikasturtearen hasieran, udan lan handia egin ondoren, berme guztiak dituen zerbitzu bat eskainiko da. 194 ibilbide dira guztira Bizkaian, 128 Araban eta 91 Gipuzkoan.
Hezkuntza Sailak azken egunotan behin eta berriz esan duen bezala, uda osoan lan egin du, sektoreko enpresekin zuzenean eta etengabe harremanetan.