Lehendakaria UGT sindikatuko arduradunekin bildu da

0

Udako etenaldiaren ostean, Lehendakariak bere agendari heldu dio berriz ere, UGT sindikatuarekin izandako bilera batekin, uztailean hainbat eragilerekin hasitako bilera-sortarekin jarraituz. Ajuria Eneko jauregian egin den bileran, Imanol Pradalesek UGTko ordezkaritza bat hartu du, Raúl Arza Idazkari Nagusiak eta Arantza Agote Zerbitzu Publikoen Federazioko Idazkari nagusiak osatua.

Lehendakariarekin bildu ondoren, UGTko ordezkariek adierazpenak egin dituzte bileraren balorazioa egiteko.