Espainiako Vuelta: Txomin Juaristi (Euskaltel-Euskadi), seigarrena Baionan

0

Txomin Juaristik (Euskaltel-Euskadi) seigarren postu ederra lortu du Espainiako Vueltako hamargarren etapan, lehen atseden egunaren ostean.

Beste jardunaldi zorrotz batean, Ponteareas – Baiona, 160 kilometro, Juaristik erasoa jo du tropeletik bost kilometro falta zirenean tartea ireki eta merezitako seigarren postua lortu du, talde laranjaren hirugarren top10a lasterketan. Aurretik, eguneko bost iheslariak sartu dira, Wout van Aertek (TJV) irabazita, eta Ben O ‘Connorrek (DAT) jarraitzen du lider.

Lehia hasieratik hasi da tropelean, batez ere Fonfria mendatean (2., 27,4 km), 15 km % 4,2, Mikel Bizkarra mugimenduetan sartzen, baina azkenean ezin izan da laranjarik egon bost txirrindularien ihesaldian. Hala eta guztiz ere, taldeak ondo aritu da Vilachan (3. km, 104,6 km), Mabia (2. km, 119,8 km) eta Mougas (1. km, 139,3 km), 9,9 km % 6ra, mendateetan. Azken igoeran, erritmoa gora egin du eta Bizkarra, Juaristi eta Gotzon Martin taldekideek 60 txirrindulariko taldeari eutsi diote. Markina-Xemeingoak ez du aukera alferrik galdu euskal taldearen lehikortasuna eta gogoak erakusteko seigarren postua poltsikoratuta helmugan, lehenengo tropelaren aurretik.

Jorge Azanza, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduraduna: «Laburpena oso ona da Txominen seigarren postuarekin, nabarmentzekoa zalantzarik abe, eta hiru txirrindulari lehen multzoan ibilbideko gogorraren eta erritmoaren ondoren. Taldea ondo dago eta lasterketa ona izan da, maila handiko ihesaldian sartu ez garen arren. Bolada onean gaude. Ilusioz gainezka nago eta baikorra naiz hurrengo egunei begira».

Asteazkenean hamaikagarren etapa ospatuko da, Padronen hasita eta amaituta, 166,5 kilometro gorabeheratsuan, lau mendate puntuagarrirekin: San Xusto (3.a, 42,4 km), Aguasantas (2.a, 81,2 eta 117,9 km) eta Cruxeiras (3.a, 158,5 km), 2,9 kilometro % 8,9ra, helmugatik 7,9 kilometrora bakarrik azken hori.

Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Gotzon Martín eta Luis Ángel Maté -Jon Aberasturik seigarren etapan utzi zuen lasterketa- dira 2024ko Vueltan lehian jarraitzen duten zazpi txirrindulariak, Jorge Azanza eta Pello Olaberriaren kirol zuzendaritzapean.

Hurrengo etapak:

  • Abuztuak 28, asteazkena. 11. etapa: Padrón – Padrón, 166,5 km. Irteera: 13:24 / Helmuga: 17:21-17:41
  • Abuztuak 29, osteguna. 12. etapa: Ourense – La Manzaneda, 137,5 km. Irteera: 14:19 / Helmuga: 17:22-17:40
  • Abuztuak 30, ostirala. 13. etapa: Lugo – Ancares, 176 km. Irteera: 13:07 / Helmuga: 17:17-17:44
  • Abuztuak 31, larunbata. 14. etapa: Villafranca del Bierzo – Villablino, 200,5 km. Irteera: 12:37 / Helmuga: 17:16-17:45
  • Irailak 1, igandea. 15. etapa: Infiesto – Valgrande-Pajares (Cuitu Negru), 143 km. Irteera: 13:51 / Helmuga: 17:20-17:42

Irailak 2, astelehena. Atseden eguna

  • Irailak 3, asteartea. 16. etapa: Luanco – Lagos de Covadonga, 181,5 km. Irteera: 12:59 / Helmuga: 17:18-17:45
  • Irailak 4, asteazkena. 17. etapa: Arnuero – Santander, 141,5 km. Irteera: 14:18 / Helmuga: 17:22-17:40
  • Irailak 5, osteguna. 18. etapa: Gasteiz – Maeztu (Izki), 179,5 km. Irteera: 13:20 / Helmuga: 17:19-17:42
  • Irailak 6, ostirala. 19. etapa: Logroño – Alto Moncalvillo, 173,5 km. Irteera: 13:29 / Helmuga: 17:19-17:42
  • Irailak 7, larunbata. 20. etapa: Villarcayo – Picón Blanco, 172 km. Irteera: 13:06 / Helmuga: 17:17-17:44
  • Irailak 8, igandea. 21. etapa: Madril – Madril, 24,6 km erlojupekoa. Irteera: 16:20 / Helmuga: 19:30