Eusko Jaurlaritzak sasoiko langileen lan-segurtasuneko kanpaina berri bat sustatu du Euskadipreben 2025 Estrategiaren esparruan

0
  • Irailaren 11n, 11:30etik 13:00etara, Guardiako Kuadrillan, sasoiko langileen lanerako arriskuei aurre egiteko prestakuntza

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Osalanekin batera, sasoiko langileen lan-segurtasuneko kanpaina berri bat sustatzen du Euskadipreben 2025 Estrategiaren esparruan (Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektoriala). Hurrengo jardunaldia irailaren 11n egingo da, 11:30etik 13:00etara, Guardiako Kuadrillan, sasoiko langileen zereginetan dauden arriskuak aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzaren eta OSALANen baterako jarduketan aldi baterako laneko jardueran inplikatutako sektoreak eta erakundeek parte hartzen dute; jarduketa 2024. urtean gauzatzen ari da, mahats- eta patata-bilketako sasoiko lanaren esparruan lan-segurtasunaren arloko hedapen- eta sentsibilizazio-kanpaina baten barruan.

Kanpaina honako ekintza hauek osatzen dute: sasoiko langileen lan-arriskuei buruzko jardunaldi presentziala irailaren 11n, 11:30etik 13:00etara; Lan Ikuskaritzak sasoiko lanetan lan-arriskuen prebentzioaren egoerari buruzko azalpen labur bat emango du. UAGAk Arabako sasoiko lanaren kudeaketa-eredua aurkeztuko du. Jardunaldia amaitzean, entzuleek beren zalantzak azalduko dituzte eta iritziak trukatuko dituzte parte hartzen duten erakundeekin.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagaien Politikako sailburuorde Raúl Pérez Iratxetak zehaztu duenez, “jardunaldi honen helburua da mahats- eta patata-ustiapenen arduradunek eurek duten ezagutza hobetzea, bilketa-denboraldian istripuak prebenitzeko. Era berean, sektorearekin zuzeneko interakzioa lortu nahi dugu, enpresetan dauden beharrak jasotzeko, eta profesionalen eta EUSKADIPREBEN estrategiaren artean harreman-dinamikak sortzeko, eta horrela, sektoreko lan-segurtasunaren arloko gaietan lan egiteko”.

Izen-emateak esteka honetan egin daitezke: https://forms.office.com/Pages/ResponsePage.aspx?id=GfEZYnk-f06s3qV1CAjNm1HMwWLoaGhCh_pGiiT-V05UMVBUMFNVNU8wOE9FQVRYVVFIMEZZUUwzUSQlQCN0PWcu

Ikastaroa Arabako Errioxako Kuadrillaren ekitaldi-aretoan egingo da, Guardiako (Araba) Vitoria-Gasteiz errepidea 2 zenbakian, irailaren 11n, asteazkenean, 11:30etik 13:00etara.

Infografiek eta laguntza-bideoek informazio interesgarria dute landa-eremuetan nekazaritza-jarduerak egitean kontuan hartu beharreko prebenitzeko eta babesteko neurriei eta jarraibideei buruz. Bestalde, ergonomia-fitxek bereziki azpimarratzen dituzte jarreren, mugimenduen eta karga-maneiuen arriskuak, baita muskulu eta hezurretako asaldurarik ez izateko gomendatutako jarraibideak ere.

Fitosanitarioak erabiltzeko gidak produktu horiekiko esposizioa ezabatzeko edo murrizteko modua jasotzen du 22 fitxa praktikotan. Azkenik, beroaren efektuak prebenitzeko aholkuak lan egitean haren ondorioak minimizatzeko hartu beharreko neurriak laburbiltzen ditu. Informazio eta material interesgarri gehiago dago EUSKADIPREBEN Estrategiaren webgunean: www.preben.eus . Kanpaina honi edo Estrategia Sektorialari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan idazkaritza teknikoarekin euskadi@preben.eus helbide elektronikoa erabiliz.

Laguntza-materialak

Antolakuntzak dibulgazio-baliabide eta -material batzuk prestatu eta bildu ditu, nekazaritza-ustiategietan, erakunde sektorialetan, prebentzio-zerbitzuetan, sindikatuetan, elkarteetan eta abar erabiltzeko, eta kolektiboaren prestakuntzan eta sentsibilizazioan baliatzeko. Kanpainako materialak eta hauek deskargatzeko estekak:

Sasoiko laneko infografiak Infografías temporerismo  
Infografia Bideoak Vídeos infografías  
Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida Guía utilización segura de productos fitosanitarios
Mahastizaintzako ergonomia-fitxak Fichas ergonomía viticultura
Osalan hileko aholkua: beroaren efektuak prebenitzea Consejo mensual de Osalan: prevenir los efectos del calor