Imanol Pradales Lehendakaria gaur goizean egin den ikasturte politikoaren lehen Gobernu Kontseiluko buru izan da, urtero bezala Donostiako Miramar Jauregian egin dena. Bilkuran, ohi bezala, Legegintzaldi honetako sailburuak egon dira. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Nekane Arzallus Donostiako lehen alkateordea ere bertan izan dira, Eusko Jaurlaritzako kideei harrera egiteko.