Aritz Aranbarrik hiru denboraldirako sinatu du Eibarrekin

0

Erdiko aztelari azkoitiarra Leganes taldetik heldu da

Aritz Arambarri erdiko atzelariak hiru denboraldirako sinatu du Eibarrekin. Arambarri (Azkoitia, 1998) Realaren harrobian hezi zen umetatik eta 2023-2024 denboraldian Leganesen jokatu zuen, Lehen Mailara igotzea lortu zuen taldearekin. Realean maila guztietan jokatu zuen, lehen taldea barne, eta Ligako partida batean eta Europa Ligako hiru partidutan parte hartu zuen. Guztira 152 partida jokatu ditu maila eta talde ezberdinetan 2017-2018 denboraldian Reala Bn debuta egin zuenetik. Joan den denboraldian 25 partida jokatu zituen Leganesekin eta aurtengo denboraldian titular izan da bere taldeak Lehen Mailan jokatu dituen lehen bi partidetan.