Maite Valero: «Talde honen parte izateko gogo handiak ditut»

0
PRUEBA

Erdilari nafarrak Athletic Clubek 2029ra arte eskainitako aukera ahalik eta gehien baliatzea espero du

Maite Valero erdilariak atzo hasi zuen Athletic Cluben aro berria, 2029ko ekainera arte luzatuko dena. Gaurtik aurrera, Lezaman, David Aznarren aginduetara jarriko da Euskal Herria Kopako finalaren igandeko hitzordua prestatzeko.

Orkoiengo Kirol Sporten hezia eta 2017tik CA Osasunaren koloreak defendatu ondoren, Erratxopeako jokalaria talde zuri-gorriari erasoko jokaldietan duen indarra eta bertuteak eskaintzeko irrikaz iritsi da.

Gaur arratsaldean Ibaiganen egindako ekitaldian, Jon Uriarte presidentea eta Xabier Arrieta emakumezkoen futboleko kirol-zuzendaria bertan zirela, Valerok honako hau adierazi du: «Athletic Club emakumezkoen aldeko apustu handia egiten duen kluba da. Orain nigan jarri duen konfiantza itzultzeko gogo handia dut. Ditudan aukerak baliatuko ditut ligako onenekin jokatzeko«.