super amara Bera Berak gaur ekingo dio Atarrabian denboraldi berriari

0
PRUEBA

super amara Bera Bera eta Replasa Beti Onak taldeek, Lyndie Tchaptchet eta Olaia Luzuriaga jokalarien bitartez, abuztuaren 30ean (gaur) jokatuko duten Guerreras Iberdrola Liga irekiko duen partida aurkeztu dute Etxeberriko Lacturaleko Interpretazio Zentroan, Atarrabiako Indurain anaiak izeneko kiroldegian burutuko dena (21etan TDP).

Bi jokalariek bigarren denboraldia dute egungo taldean. Irribarre konplizeak trukatu dituzte Juanma Garro Lacturaleko presidentearekin, denboraldi berri honetarako “bi taldeei zorterik onena” eman nahi izan diena eta “ostiralean berdinketa” eskatu duenean.

Gipuzkoarren eta nafarren arteko norgehiagoketan super amara Bera Berak garaipen argiak lortu dituen arren, Lyndie Tchaptchetek ohartarazi du ostiraleko partida “arriskutsua eta zaila dela, ikusleek asko estutzen dutelako Atarrabian eta gure taldearentzat oraindik moldaketa prozesuan dago lehen partida ofiziala delako”. super amara Bera Berak ere bere zaleen animoak sentituko ditu, partidaren ordua onena izan ez arren, 50 sarrera inguru eskatuko baitizkio Beti Onaki. Pibota nafarrak bigarren denboraldia du Donostian, eta bertan hirukoa lortu zuen iragan denboraldian. Balentria hori errepikatzea “zaila izango da, baina berriro saiatuko gara”.