Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak etorkizuneko Industriari buruzko Foru Legearen berrikuntza nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean. Testuak trantsizio ekologiko eta digital bikoitza sustatu nahi du, baita ekonomia zirkularra bultzatu ere Nafarroako industrian. Berrikuntza nagusien artean dago administrazioa bizkortzeko eta sinplifikatzeko neurriak ezartzea, adibidez, enpresa-leihatila bakarra martxan jartzea. Arau hori azken urtean egindako hausnarketa- eta partaidetza-prozesu baten emaitza da. 300 pertsona inguruk hartu dute parte prozesu horretan, eta 850 proposamen inguru jaso dira.