Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu Mikel Torresek EAEko gizarte-eragileekin bilerak hasi ditu, XIII. Legegintzaldiko mugarri eta erronka nagusiak jorratzeko, bai eta sailak 2025eko aurrekontuetarako dituen lehentasunak ezartzeko ere.
Torresek, Elena Perez Barredo (Lana eta Gizarte Segurantza), Alfonso Gurpegui (Enplegua eta Inklusioa) eta Iñaki Ruiz (Ekonomia eta Europako Funtsak) bere hiru sailburuordeekin batera, LAB sindikatuko ordezkariak hartu ditu Eusko Jaurlaritzaren egoitzan: Garbiñe Aramburu, bere koordinatzaile nagusia, eta Oihana Lopategi, ekintza sindikaleko arduraduna.