Irailaren 2tik 11ra zabalik egongo da 2024/25 ikasturtean Aritzbataldeko udal programetan izena emateko epea. Programa horiek zehazki IZURDE igeriketa eta aretoetako EGOKIFIT eta GAZTEFIT dira. Horietako bakoitzean izena eman ahal izateko adina eta Zarautzen erroldatua egotea hartuko dira kontuan. Hiruetan zozketa bidez esleituko dira plazak eta emaitzak irailaren 18rako argitaratuko dira.
Aldi berean, irailaren 18an 65 urtetik gorakoentzako SENIOR saioetan izena emateko epea irekiko da. Jarduera horretan, aldiz, iriste ordenan beteko dira plazak. Aurrekoetan bezalaxe, honetan ere adina eta Zarautzen erroldatua egotea kontuan izango dira izena eman ahal izateko.
Egon daitezkeen zalantzetarako Aritzbataldera jo daiteke, harrerara gerturatuz nahiz 943005123 telefono zenbakira deituz.