Abuztua oso hilabete beroa eta oso hezea izan da, batez besteko balioak baino prezipitazio handiagoekin. Urtegietan biltegiratutako ura uztaileko % 68tik hil honetako % 47ra jaitsi da.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero argitaratzen duen ohar meteorologikoak jasotzen dituen datuen arabera, Foru Komunitateko zatirik handienean batez besteko balioen bikoitza baino prezipitazio handiagoak izan dira, eta erdialdean, berriz, intentsitate handiagoko ekaitzak. Ekaitzik gogorrenak abuztuaren 12an, 13an eta 29tik 31ra izan ziren, 10 l/m2 baino gehiago botaz hamar minututan. Prezipitazio gehien izan dituzten udalerriak Arroitz, Los Arcos, Iguzkitza eta Aribe izan dira, non serie osoan 24 ordutan izandako prezipitazio handieneko efemeridea erregistratu den.
Tenperaturari dagokionez, hilabete epela izan da, 1 eta 2ºC-ko diferentziekin. Nabarmentzekoa da abuztuaren 9tik 12ra izan zen bero-bolada. Batez besteko balioetatik gehien urrundu diren estazioak Orotz-Betelu eta Erro izan dira.