Aierdi kontseilariak landa munduaren ikuspegi dinamiko eta modernoa defendatu du gobernantza eredu berri batetik

0
PRUEBA

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak, Cederna Garalur, EDER Partzuergoarekin eta Erdialdeko Tokiko Ekintza Taldeekin lankidetzan, gaur goizean aurkeztu du Donezteben ‘Landa Inteligentzia’ lankidetza proiektua. Ekimen berriak etxebizitza, gazteria eta landa agenda ditu ardatz nagusi, eta Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko FEADER funtsek finantzatzen dute 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bidez. Proiektuak 509.279 euroko aurrekontua du, eta 2025eko ekainean amaituko da.