Amaia Barredok «Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko berrian gure sustapen gastronomikoaren esparrua» birdefinitzea proposatu du

0

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak San Sebastián Gastronomika-Euskadi Basque Country-ren aholku-batzorde berriaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean, eta proposatu du “Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren ekarpenari esker, berriz pentsatzea eta definitzea Euskadiko gastronomia sustatzeko gure etorkizuneko esparru estrategikoa”.

Ekitaldian esku hartu dute Eneko Goia, alkatea, Azahara Domínguez Urtizberea Gipuzkoako Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-diputatuak, Ane Oiarbide Donostiako Udaleko Ekonomiako eta Enpleguko zinegotziak, Benjamín LanaGastronomika” kongresuaren zuzendariak eta batzordeko hainbat kidek eta fundatzaileek.

“Batzorde honek lan handia du aurrean, eta, batez ere, gure herriko kalitate bereiziko tokiko ekoizpenak, elikadurak eta gastronomiak aurrera egiten lagunduko du”, azpimarratu du Amaia Barredok. “Jabetzen naiz horrek zer esan nahi duen, eta, hori dela eta, orain gure Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntza eta estrategia dauzkagu”.

Barredok nabarmendu duenez, “agerikoa da Euskadin badakigula elikatzen, produktu bikainak egiten ditugula, badakigula gastronomia ona zer den eta munduko onenen artean sustatzen dugula. Jarduera ekonomiko eta sozial hori guztia erreferentzia da gure garapen jasangarri eta solidariorako, eta gure nazioarteko proiekziorako”.

Elikadura osasungarria

Amaia Barredo jabetzen da Euskadin ez dela ekoizten “jateko behar dugun guztia, planeta osoko hainbat herrialde txikitan gertatzen den bezala, baina Europan bai. Zorionez, “elikadura-subiranotasunaren” ideal hori Europar Batasunean eta bere nazioarteko harremanetan aurkitzen dugu”.

Euskadiko elikaduraren eta gastronomiaren arduradunak honako hau ere aipatu du: “Europako Parlamentuak duela gutxi aurkeztu zituen elikagai osasungarriagoak ekoizteko, elikadura-segurtasuna bermatzeko, nekazarien eta abeltzainen kolektiboari bidezko diru-sarrerak lortzeko eta sektorearen ingurumen-aztarna murrizteko bere proposamenak”.

“Europako «Baserritik mahaira» estrategiak elikagai jasangarriak, osasungarriak eta animaliak errespetatzen dituztenak ekoiztearen garrantzia azpimarratzen du”, nabarmendu du sailburuak. “Kontua da elikagai osasungarriagoak eskaintzea; nutrizio egokirantz joatea; gatz, azukre edo gantz ugari duten elikagai ultra-prozesatuak mugatzea; animalien ongizatea hobetzea; eta oso garrantzitsua iruditzen zaidan zerbait: Batasunetik kanpoko animalia-jatorriko produktuek gure arauak bete ditzaten eskatzea”.

Amaia Barredok nabarmendu du “Europar Batasunak, elikadura osasungarri eta jasangarriaren aldeko apustua egiten duen aldi berean, nekazaritzako bizibidea defendatzen” duela. ”Eta hori Euskadin egiten eta eskatzen dugu. Euskadi aitzindaria da, Europar Batasuneko beste herrialde batzuekin batera, elikadura osasungarria eta jasangarria lortzeko zereginean, gastronomia on baten oinarria izanik. Gure Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoak gure etorkizuneko esparru estrategikoa berriz pentsatzea eta definitzea eskatzen du”.

Balio-katea

Gastronomika´ren 2024ko edizio honetan egiaztatuko dugu: elikaduraren eta gastronomiaren balio-kateak eginkizun estrategikoa betetzen du Euskadiko ekonomian, Barne Produktu Gordinean eta sortutako enpleguan. Gastronomiak merkataritza-jarduerari egiten dion ekarpena, berrikuntzan egiten duen inbertsioa eta gure herriko jarduera ekonomiko globalean eta egituraketan sortzen duen eragin biderkatzailea agerikoa da”.

Barredo´ren esanetan, “orain eguneratzen ari garen gure Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoak gastronomia eta elikadura sustatzen, bultzatzen eta garatzen ditu euskal ekonomiarako oinarrizko sektore gisa. Modu horretan, enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzen dira; kultura-ondare gastronomikoa zaintzen eta ugaritzen da; talentu berriak sortzea bultzatzen da; eta belaunaldien erreleboaren aldeko apustua egiten da, duela egun batzuk “Gastronomika Talent” sarietan ikusi genuen bezala”.

“Horrekin guztiarekin aktibatzen den bertako kalitatezko produktu osasungarriak nazioartean “Euskadi-Basque Country” markak zabaltzen duen kalitate jasangarriko proposamen turistikoa sortzen du”. Gastronomika-Donostia/San Sebastián tresna erreferentziala da elikaduraren aldeko estrategia zabaltzeko.