Ekonomia eta Inklusio sailburuorde Alfonso Gurpegui Ruizek abuztuko langabeziari buruzko datuen balorazioa egingo du

0

Abuztuan, Euskadiko enpleguaren portaera urtero hilabete honetan izan ohi dena izan da. Abuztuan, salbuespenik gabe, langabeziak gora eta afiliazioak behera egiten du, eta hori, nolanahi ere, ez da adierazgarria enpleguaren bilakaeraren azterketa globalaren ikuspuntutik, epe luzeagoen perspektiba eskatzen baitu. Hala, gaur uztailean baino 3.298 langabe gehiago dauden arren, udazkenerako aurreikuspen ekonomiko onak enpleguaren susperraldian islatuko direla espero da.

Kontratazioari dagokionez, 47.966 kontratu berri sinatu ziren abuztuan, eta horietatik %20,7 mugagabeak izan ziren. Hala, bost kontrataziotik bat modalitate honetan egin zen, eta ehunekoa positiboa da, are gehiago aldi baterako kontratuetarako aproposagoa den urteko garai batean.

Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, 2023ko urritik lehen aldiz, afiliatuen kopurua milioi bat baino gutxiagokoa da; zehazki, 997.070 afiliatu daude, 2023ko abuztuan baino 10.574 gehiago.