Elkarrizketa Jose Antonio Aranda Euskalmeteko zuzendariari Onda Cero-n

0

Jose Antonio Aranda Euskalmeteko zuzendaria elkarrizketatu dute gaur goizean Onda Ceroko «Más de uno» saioan, eta azaldu du zer-nolako irizpideak dauden borraskei pertsonen izenak jartzeko, nola aukeratzen diren izen horiek, eta, bitxia bada ere, zergatik izendatu duten euskarazko izen bat, «Aitor», hurrengorako. Gainera, udako azken hilabeteotako balantze meteorologiko txiki bat egin du.