Gobernu Kontseiluak 4 milioi euroko bi laguntza-lerro onartu ditu Gizarte-Ekonomian ekiteko eta nekazaritza dibertsifikatzeko programetarako

0

María Ubarretxena Gobernuko bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoa eskaini du gaur eguerdian, bileran hartutako erabaki nagusien berri emateko helburuarekin.

Horrela, Ubarretxenak jakinarazi duenez, 3 milio euro baino gehiagoko laguntza-lerroa onartu da Ekonomia, Lana eta Enplegu sailatik, Gizarte-Ekonomian ekiteko. «Lerro honen asmoa da gizarte-ekonomiako enpresak eratzen eta, ondoren, sendotzen laguntzea, sektore horren parte den euskal sare publiko-pribatua indartzea eta sortu berriak diren gizarte-ekonomiako enpresei laguntzea».

Halaber, Elikadura, Landa-Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailatik hartutako akordio baten berri eman du bozeramaileak, kalitateari lotutako berrikuntzan nekazaritza dibertsifikatzeko helburua duena. Laguntzek 900.000 euroko aurrekontua izango dute guztira, eta honako ustiategi hauetara bideratuko dira: lupulua, okintzarako zerealak, fruitu lehorrak, ahuntz-esnea, trufa, mahairako sagarra, olio-landareak, olibadiak eta fruitu gorriak.

«Bi motatako laguntzak egongo dira, ekoizpenak beren jarduera garatzen lagunduko duten inbertsioak egiten dituzten ustiategien titularrentzat, eta hasierako laguntzak ustiategien titularrentzat, nekazaritza-jarduerak abian jartzeko», zehaztu du Ubarretxenak.

GOBERNU KONTSEILUAN JORRATUTAKO BESTE GAI BATZUK

María Ubarretxena bozeramaileak jakinarazi duenez, Lehendakariak aste honetan izango dituen bi bileren inguruko zehaztasunak jakinarazi dizkie sailburuei, hain zuzen ere, bihar Nafarroako presidentearekin izango duen bilera eta ostegunean Osasunari buruzko Itunaren inguruan izango duen lehena.

Gobernu Kontseiluan izendapen eta kargu-uzte berriak ere onartu dira.