Mikel Torres lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak euskal gizarte-eragileekin bilera-sortarekin jarraitzen du.
Elena Perez Barredo (Lana eta Gizarte Segurantza), Alfonso Gurpegui (Enplegua eta Inklusioa) eta Iñaki Ruiz (Ekonomia eta Europako Funtsak) sailburuordeekin batera, Torresek CCOO sindikatuko ordezkariak hartu ditu gaur Eusko Jaurlaritzaren egoitzan: Loli Garcia (idazkari nagusia), Santiago Martinez (Ekintza Soziopolitikoko idazkaria) eta Estibaliz Montero (Emakumeen idazkaria).