Vitoria-Gasteiz eta Maeztu arteko La Vueltako 18. etapak Arabako trafikoan izango dituen eraginak

0

Vitoria-Gasteizen hasi eta Maeztun amaituko den 18. etapa dela-eta, Araban ezarri den La Vueltarako segurtasun- eta laguntza-dispositiboan, Ertzaintzako laurehun agentek baino gehiagok parte hartuko dute, eta eraginpean dauden udalerrietako udaltzaingoekin elkarlan estuan jardungo dute.

Etapa Vitoria-Gasteizen hasiko da. 10:30 inguru irtengo da txirrindularien ibilbide bera egingo duen publizitate-karabana. Bi geldialdi egingo ditu: bata Bastidan, 13:30ean, eta bestea Laguardian, 14:30ean. Maeztura 16:00ak aldera iritsiko da.

Irteera neutralizatua 13:05ean izango da, Mendizabalako azoka-esparrutik. Kale hauek zeharkatuko ditu: Lasarteko Atea, Elvira Zulueta, Gaztelako Atea, Ramon y Cajal, Florida, Ramon Ortiz de Zarate, Bakea, Olagibel, Gernikako Estatutua, Mateo Moraza, Andre Maria Zuriaren Plaza, Prado, Cadena y Eleta Apezpikua, Micaela Portilla, Gaztelako Atea, Antoniareneko biribilgunea, Armentiagana, N-102 errepidea. Irteera 13:20 inguruan izango da, Ibaiako gasolindegi zaharraren parean.

Txirrindulariek herri nagusi hauek zeharkatuko dituzte: Langraiz Oka, Añana, Bergonda, Fontecha, Zuñiga, Komunioi, Ribabellosa, Ribaguda, Zambrana, Ocio, Berganzo, Bastida, Elciego, Lapuebla de Labarca, Laguardia, Lagran, Villaverde, Villafria, Bernedo eta, amaitzeko, Maeztu, 17:19 inguru.

Trafiko-mozketek 40 minutu inguru iraungo dute; nolanahi ere, bandera berdeak daramatzan Ertzaintzaren motozikleta pasa arte.

Segurtasun-dispositiboa

Vitoria-Gasteiz eta Maeztu arteko 18. etapako segurtasun eta laguntza operatiboak Ertzaintzako langile ugari izango ditu ostegun honetan. Guztira, 414 agentek lan egingo dute eraginpean dauden udalerrietako udaltzaingoekin elkarlanean.

Dispositiboan parte hartuko dute: Trafikoko Lurralde Unitateetako 75 kidek, horietatik 65 motorzaleak izango dira, 200 Herritarren Babeserako agenteak, etaparen irteera eta heltze puntuetan lan egingo dutenak, beste laguntza unitate batzuetako 120 agente, hala nola Brigada Mugikorra, Zaintza eta Erreskate Unitatea, Txakur Unitatea, Lehergailuak Desaktibatzeko Unitatea, Esku Hartzeko Unitatea eta Babes Unitatea. Gainera, koordinazio mahaian lan egingo duten 19 agente arituko dira.

Eraginik handienak gune hauetan izango dira:

  • A-132 errepidean trafikoa 08:00etatik 20:00etara moztuko da, 13,3 kilometroaren (Alegiako bidegurutzea -Azazetako mendatearen hasiera) eta 38 kilometroaren (Santikurutze Kanpezu – Bernedoko bidegurutzea) artean, Estella-Lizarrara edo Vitoria-Gasteizera doazen ibilgailu guztientzat. 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak A-2128 errepidetik (Opakuako mendatetik) desbideratuko dira, eta 3.500 kg-tik beherako ibilgailuak A-2128 errepidetik eta A-126 errepidetik Bernedorantz, Gasteizko mendatetik barrena.
  • A-4124 errepidean trafikoa 08:00etatik 20:00etara moztuko da, 26,2 kilometroaren (Maeztu) eta 36,9 kilometroaren (Durruma Kanpezuko bidegurutzea) artean, bide alternatiboa Antoñanatik A-132 errepidera jotzea izango da.
  • Rivas de Teresoko mendaterako sarbidea (A-3202) 10:30etik moztuko da, bandera berdea igaro arte; Urizaharretik eta Bastidatik etengo da trafikoa.
  • Herrera mendaterako sarbidea (A-2124) 10:30etik moztuko da, bandera berdea igaro arte; Urizaharretik, Pipaonetik eta Lezako bidegurutzetik etengo da trafikoa.
  • N-102 errepidean, 12:40etik, Mariturriko biribilgunearen eta A-3302 errepideko bidegurutzearen artean.
  • A-3302 errepidean, 12:40etik, A-1 errepidearen eta Langraiz Okako bidegurutzearen (A-3308) artean.
  • A-3008 errepidean, 12:40etik, A-3302 errepidearen eta Langraiz Okaren artean.
  • A-2622 errepidean, 12:45etik, Langraiz Okako bidegurutzearen eta Anuntzetaren artean.
  • A-3310 errepidean, 12:50etik, Pobesko trenbide-pasaguneko bidegurutzearen eta Mimbredoren artean.
  • A-2622 errepidean, 13:00etatik, A-4316 errepidearekiko bidegurutzearen eta Espejoren artean.
  • A-2625 errepidean, 13:15etik, Espejo eta Larrazubi artean.
  • A-2122 errepidean, 13:25etik, Larrazubi eta Zuñiga artean.
  • A-3312 errepidean, 13:35etik, Zuñiga eta Ribabellosa artean.
  • A-4304 errepidean, 13:40etik, Ribabellosako industrialdearen eta Ribagudaren artean.
  • N-124 errepidean, 13:50etik, Lacervillako irteeraren eta A-2120 errepideranzko irteeraren artean.
  • A-2120 errepidean, 13:55etik, Zambranako ordain-lekuko biribilgunearen eta Berantevillarako biribilgunearen artean, A-3126 errepidetik.
  • A-3126 errepidean, 13:55etik, A-2120 errepideko bidegurutzearen eta Urizaharraren artean.
  • A-124 errepidean bi ordutegitan, 14:35etik, Bastida eta Errioxako mugaren artean, eta 15:15etik, Laguardiako gasolindegiaren eta Lezaren artean.
  • A-3214 errepidean, 14:45etik, Samaniego eta Elciego artean.
  • A-4208 errepidean, 15:00etatik, Elciego eta Lapuebla de Labarca artean.
  • A-3216 errepidean, 15:05etik, Lapuebla de Labarca eta Laguardia artean.
  • A-3130 errepidean, 15:45etik, Urizaharraren eta A-126 errepidearekiko bidegurutzearen artean.
  • A-126 errepidean, 16:05etik, A-3130 errepideko bidegurutzearen eta A-3136 errepideko bidegurutzearen artean.
  • A-3136 errepidean, 16:10etik, A-126 errepideko bidegurutzearen eta A-4124 errepideko bidegurutzearen artean.

ERAGINAK AP-68 AUTOBIDEAN

  • 12:45etik 13:45era, Pobesko ordain-lekuan
  • 13:30etik 14:30era, Zambranako ordain-lekuan

Segurtasun Sailak herritarrei eskatzen die:

  • Lasterketaren eraginpean dauden inguruetatik ez zirkulatzea.
  • Ahal dela, garraio publikoa erabiltzea.
  • Gidatu behar izanez gero, gomendatzen da ibilbide alternatiboak erabiltzea, aldez aurretik irtetea, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen jarraibideei jarraitzea eta errepideen egoera kontsultatzea 011 telefonoan www.trafikoa.eus web-gunean, @TrafikoaEJGV Twitter-kontuan edo TrafikoaEJGV aplikazioan.