Biak bat datoz Euskadiren eta Nafarroaren arteko egungo lankidetza-ereduaren oinarri diren lotura historiko, kultural, linguistiko eta sozialetan sakontzeko premian
Nafarroako Parlamentuko Presidente Unai Hualdek harrera egin dio gaur arratsaldean Imanol Pradales Lehendakariari, bere bulego ofizialean
Bilera Lehendakariak hasitako bilera-sortaren barruan kokatzen da, besteak beste, Euskadiren eta Nafarroaren arteko egungo lankidetza-ereduaren oinarri diren lotura historiko, kultural, linguistiko eta sozialak sakontzeko.
Bertan, Pradalesek eta Hualdek gaurkotasun politikoa aztertzeko aukera izan dute, eta harreman berezia duten lurraldeen arteko harreman arin eta instituzional eta administratiboak izatearen garrantzia azpimarratu dute.