Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak hasiera eman dio FORTA Irrati eta Telebista Autonomikoen Erakundeen Federazioak eta UPV/EHUk antolatutako «Ikus-entzunezko sektorearen etorkizuna komunikabide publiko autonomikoen bitartez» udako ikastaroari.
Bertan, komunikabideen garrantzia nabarmendu du, batez ere publikoena, egungo testuinguru honetan: ziurgabetasuna, mesfidantza, ernegazioa, adimen artifizial sortzailearen erabilera areagotzea, tokikoaren eta globalaren arteko dikotomia edo belaunaldi berrien kontsumo berriak. Jardunaldiaren programan jasotako alderdiak dira.
Errealitate horren aurrean, lehendakariordeak «zorroztasunaren, gertutasunaren eta sinesgarritasunaren» alde egin du, bere hitzetan hedabideak funtsezkoak direlako kultura- eta gizarte-aniztasunerako, bizikidetzarako eta balio demokratikoei eusteko. » «Eusko Jaurlaritzatik uste dugu positiboa dela komunikabideen euskal ekosistema bat egotea eta hedabide publiko
indartsua izatea”, gehitu du.
Lehendakariordeak eskerrak eman dizkio FORTAri ikastaroaren 35. urteurrena dela eta. Etorkizunari begira, Bengoetxea sailburuak uste du hedabide autonomikoz osatutako erakunde horrek zeregin garrantzitsua izan dezakeela Estatuaren «aniztasun sozial, kultural eta plurinazionalaren islan».