Torres Lehendakariordeak ELA sindikatuarekin ematen dio amaiera bilera-sortari

0
PRUEBA

Mikel Torres lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak gaur amaitu du euskal gizarte-eragile eta enpresarialekin egindako bilera-sorta, XIII. Legegintzaldiko mugarri eta erronka nagusiak jorratzeko eta 2025eko aurrekontuetarako sailak dituen lehentasunak ezartzeko.

Elena Perez Barredo (Lana eta Gizarte Segurantza), Alfonso Gurpegui (Enplegua eta Inklusioa) eta Iñaki Ruiz (Ekonomia eta Europako Funtsak) sailburuordeekin batera, Torres izan da asteko azken bileraren buru ELA sindikatuko ordezkariekin: Mitxel Lakuntza (idazkari nagusia), Leire Gallego (gizarte ekintza eta genero politiken arduraduna) eta Pello Igeregi, lan osasuneko eta negoziazio kolektiboko arduraduna.