Automobilgintzako berrikuntza teknologikoak euskal enpresetara hurbiltzen ditu Basque Trade-k

0
PRUEBA

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, automobilgintzaren industriako nazioarteko bi azoka nabarmenetan parte hartu du azken hilabeteetan: Consumer Electronics Show (CES) 2024 Las Vegasen eta JSAE 2024 Automobilgintzako Ingeniaritza Erakusketa Yokohaman.

Parte-hartze horren emaitza gisa, bi txosten sakon egin ditu, ekitaldi horietan jasotako informazio garrantzitsua euskal enpresen eskura jarriz.

Azoka hau urteko ekitaldi teknologiko garrantzitsuena da eta edizio honetan 150 herrialdetako 2.300 erakusketari baino gehiago bildu dira, hainbat sektoretako azken berrikuntza teknologikoak erakusteko. Oraingo honetan, bereziki nabarmena izan da automobil-enpresen presentzia, eta horrek agerian utzi du sektorea digitalizatzen ari dela.

Ekitaldi honetan automobilgintzako profesionalak eta ikertzaileak bildu dira, sektoreko ingeniaritzan egin diren azken aurrerapenak aurkezteko.

Bi txosten horiek interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura daude; nahikoa izango da interes hori posta elektroniko honen bidez jakinaraztea:
mzarraonaindia@basquetrade.eus

Dokumentuek azokan erakutsitako produktuen argazki-materiala dute, baita parte hartu duten enpresen, TIER 1 nagusiak eta player berriak, ez hain ezagunak, baina berrikuntzatik hazten eta apustu egiten ari direnak.