Amaia Barredok eta Eneko Goiak garaikurrak eta Kontxako Bandera eman dizkiete Arraun Lagunak eta Urdaibaiko tripulazioei

0
PRUEBA

Donostia-Arraun Lagunak (emakumezkoak) eta Bermeo-Urdaibai (gizonezkoak) izan dira gaur goizean Donostiako CXXVIII Kontxako Bandera irabazi duten traineruak. Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, zoriondu egin du «estropadaren antolaketaren lana, baita parte hartzen duten tripulazio guztien ahalegina ere». Eneko Goia alkatearekin batera, garaikurrak eta banderak banatu dizkie donostiarrei eta bermiotarrei «Donostia Hiria» ontzian.

Itziar Eguren Arraun Lagunak-eko presidenteak eta Andrea Astudillo patroiak zorion-adierazpen ugari jaso dituzte. Beste horrenbeste gertatu da Naroa San Millan Bermeoko presidentearekin eta Gorka Aranberri patroiarekin.

Gizonezkoen k

  1. Urdaibai: 74-09-19
  2. Zierbena: 19.13.62
  3. Hondarribia: 19:38.44
  4. Donostiarra: 19:40.42
  5. Orio: 19:42.40
  6. Kaboa: 19:45.06
  7. Getaria: 19:56.90
  8. Ondarroa: deskalifikatua

Emakumezkoen k

  1. Donostia Arraun Lagunak: 10:23.32
  2. Donostiarra: 10:30 70
  3. Orio: 10:36.92
  4. Tolosaldea: 10.44.50
  5. Hondarriba: 10:55.48
  6. Hibaika: 10:58.66
  7. Kaiku: 10:59.60
  8. Zumaia: 11:02.24