Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak bat egin du Hondarribiko herritarrekin beren jaien egun handian

0

Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde Ibone Bengoetxea Hondarribira gerturatu da Hondarribiko jaien egun handian. Bertan herritarrekin bat egin du eta elkarren arteko errespetu, elkarrizketan eta bizikidetzan oinarritutako jaiez gozatzeko opa die.

Lehendakariordea, Gipuzkoako diputatu nagusia, Hondarribiko alkatea, udalbatza eta beste hainbat ordezkarirekin batera Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainiari harrera egin diete.