Irailaren 12an, 18:00etan Udaletxeko Udalbatza aretoan, doan izango da edukiera bete arte
Egun hori oroitzeko ekitaldien artean, Giza Eskubideen sailak “Allez, Aleez…!” ikuskizun musikala antolatu du. Frantsesezko hitz horiek etengabe errepikatzen zizkieten jendarme eta guardia senegaldarrek gerratik ihesi Frantziara iritsi eta kontzentrazio-esparruetan sartzen zituzten erbesteratuei.
Luisa eta Cuco Pérez ikuskizuneko protagonisten eta erbesteratuen seme-alaben eta biloben oroimenean grabatuta geratu ziren hitz horiek, eta 1939 eta 1942 artean Frantziako hainbat kontzentrazio esparrutan errefuxiatutako amaren familiaren historia ezagutaraztera ematen dute. Eta hori egiten dute biek azken urteetan elkarrizketatu dituzten eremu haietatik bizirik atera diren pertsona bakanen ahots biziz erreskatatu dituzten abestien bitartez.
Tangoak. habanerak eta kuplek, salaketarako tresnak
Garai hartako musika ezagunen gainean konposatutako abestiak, hala nola, tangoak, habanerak, kupleak… horiei letra aldatzen zieten errefuxiatuek, egunerokoan igarotzen zituzten baldintza negargarriak kontatuz, baita umorez eta ironiaz ere.
Luisak eta Cuco Perezek herrialdetik alde egin behar izan zutenen zapatetan, ikusleak jartzea lortzen duten kontzertuan, kantu horiek joko dituzte, eta euren familiaren irudiekin osatuko dute emanaldia. Gainera, eszenografia gisa, bere amak gorde zituen egun haietako hainbat objektu erakutsiko dituzte.
Perez anaiak profesionalki musikan eta eszenan aritu dira hainbat hamarkadatan, ospe handiko artistekin batera. «Allez, allez…!» Euren proiekturik pertsonalena da, familiarekin eta emozionalki inplikatuta sentitzen dira, eta bildutako lan guztiarekin disko-liburu bat argitaratu zuten, izen bera duena, non abesti horiek eta konposatu zituzten une historikoa ezagutarazteko.