Lehen lehendakariorde Ibone Bengoetxeak aldebiko lehen bilera egin du Kultura ministroarekin

0

Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak lehen lan-bilera egin du Ernest Urtasun Kultura ministroarekin. Bi gobernuen arteko aldebiko bilera Liburutegi Nazionalean egin da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta espainiar Gobernuaren arteko proiektu estrategikoei heltzeko balio izan du.

Bileran, Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea ere izan da, bi gobernuen partaidetza duten erakundeen egoera eta euskal kulturak nazioarteko foroetan duen presentzia aztertu da.