PRUEBA
Kirola eta jarduera fisikoa Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak kudeatu beharreko arloen artean dago. Gaur arratsaldean lehendakariordeak Pilar Alegria Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroarekin aldebiko batzarra izan du. Bilerak bi erakundeen arteko harreman instituzionalaren esparrua ezartzeko balio izan du, baita gai komunetan lankidetzan aritzeko bideak aztertzeko ere.