I+G proiektu estrategiko batek bularreko minbiziaren arriskua zenbatesteko metodologia berri bat garatu du, baheketa pertsonalizatuak egiteko aukera emanez

0

Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak 970.117,83 eurorekin finantzatu du NAGENMx proiektua, I+Gko proiektu estrategikoetarako laguntzen deialdiaren barruan. Helburua izan da bularreko minbiziaren arriskua zenbatesteko metodologia berri bat garatzea, medikuntza pertsonalizatuko teknikak barne, hala nola arriskuaren osagai genomikoaren eta epidemiologikoaren azterketa.