Raul Perez Iratxetak «Leze» gaztandegiari zoriondu du

0

Enkantean bost mila euro ordaindu dira gazta erdiagatik.

Raul Perez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordeak zoriondu egin du «Lezea» gaztandegi arabarra, gaur goizean Ordiziako (Gipuzkoa) 51. Gazta Lehiaketa irabazi baitu. Azkue enpresak gazta irabazlearen erdia erosi du -bost mila eurorengatik- ohiko enkantean. Lehiaketaren aurretik, barazki, fruta, oilasko eta azienda larriko arrazen postuei sari banaketa egin da

Ordiziak Euskal Jaien Azoka Berezia hartu du asteazken honetan. Bertan, artzainek Latxa edo Karrantza ardiaren esne gordinarekin egindako gazta lehiaketaren LI edizioa egin da.

Lezea” gaztandegia (Ilarduia, Araba), 2022an lehen postua lortu zuena, irabazle suertatu da edizio honetan. Datorren urtetik aurrera Kutxaren Urrezko Saria irabazteko hautagaiak izango dira. Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik Lezea gaztandegia sortu zuten eta gaur, euren seme-alaben laguntzarekin, artzaintzan eta gaztagintzan aritzen dira.

Irabazleak oso pozik agertu dira saria jasotzean. Kortaria Gaztandegia gaztandegiak (Lekaroz) lortu du bigarren saria, eta hirugarren postua Ondarre Gaztandegiak (Segura).

Laugarren eta bosgarren postuak Loperena (Egozkue) eta Urie (Abadiño) gaztandegientzat izan dira. Aurten 47 gazta aurkeztu dira lehiaketara. Guztira, sailkatutako lehen bost gaztetatik lau keztatuak izan dira.

Gazta erdi irabazlearen enkantean 5.000 euroan erosi du Azkuek, Usurbilen (Gipuzkoa) egoitza duen gastronomia eta banaketa enpresak.