Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

0

Igerilaria bi dominarekin itzuli da, bata urrezkoa eta bestea brontzezkoa, eta mahai-teniseko jokalaria brontzezko batekin.

ñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Parisko Joko Paralinpikoetan irabazitako dominak aurkeztu dituzte gaur prentsaurreko batean, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzaileak lagunduta. Gainera, senide eta lagunen sostengua izan dute, baita ekitaldira bertaratu diren komunikabide ugariena ere.

Iñigo Llopis txapeldun olinpikoa izan zen S8 bizkarreko 100 metroko proban erakustaldia emanez, eta horrekin ase gabe geratu, eta brontzezko domina bat irabazi zuen estiloetako 4×100 metrokoan eta bi diploma, bat 400 metro libreetan lortutako zortzigarren postuagatik eta era libreko 4×100 metrokoan erdietsitako zazpigarren postuagatik.

Ander Cepas, berriz, mahai-teniseko binakako koadroan lehiatu zen Jorge Cardonarekin batera, bederatzigarren postuan amaituz, nahiz eta bere kategorian dominak irabazteko faboritoetakoak izan. Ondoren, egoerari buelta emateko gai izan zen eta bakarkako lehiaketan jardun ikusgarria burutu zuen, Joko batzuetan, bere debutean, brontzea lortuz.

Biak dira irmotasunaren, ahaleginaren eta euren bizimoduarekiko pasioaren irudi bizia.

Gaztea izan arren, Iñigo Llopis Parisera zihoan motxila esperientziaz beteta, 2016ko Rioko eta 2021eko Tokioko Jokoetan eta nazioarteko lehiaketa askotan parte hartu ondoren. Frantziako hiriburuan igerilari donostiarrak koroa hirukoitza osatu du: orain txapeldun paralinpikoa, mundiala eta europarra da.

10 urterekin, femurrean min hartu ondoren, futbola utzi zuen igeriketagatik, eta kirol horrek gailurrera eraman du. Munduko Txapelketan eta Europakoan urrea lortu ondoren, Llopisek bere palmaresari falta zitzaion urrezko metala bereganatu du Parisen.

Iñigok beti jakin izan du korrontearen kontra igeri egiten eta oztopoak gainditzen, hainbat urtez emaitza gabe eduki zuen lesio larri bat bezala. Eskuineko hanka mozteko aukera aztertu zuten, eta ez zekien berriz lehiatuko ote zen. Baina ez zuen inoiz amore eman. Tokio 2021ean zilarra lepoan zintzilikatu zuen bizkarreko proban, 2023an Manchesterren urrea poltsikoratu zuen Munduko txapelketan eta aurten, 2024an, kontinenteko txapeldun izan da. Orain beste maila bat igo du urrezko metalarekin Joko batzuetan. Koroa hirukoitza du bere proba gogokoenean.

Abuztuaren 31n uretara sartu zen Defense Arenan, urpeko igeri zati handi bat osatuta, eta hirugarren postuan irten zen airera, baina horrek ez zuen kezkatu, lasterketaren bigarren

zatian konfiantza osoa zuelako, non Kota Kubota japoniarrari eta Mark Malyar israeldarrari nagusitasunez gailendu zitzaien. Horrela, horma ukitu zuen 1:05.58ko kronoan, bere burua bizkarreko errege izendatuz.

Emaitza horrekin erabat beteta geratu ez zenez, gipuzkoarrak gehiago nahi izan zuen eta handik ordu gutxira brontzezko beste domina bat eskuratu zuen, estiloetako 4×100 metroko erreleboan, Nuria Marqués, Oscar Salguero eta Sarai Gascón lankideekin batera. Banakako urreak loriaren zaporea izan bazuen, kolektibitatean domina bat irabazteak, bere lagun eta kideekin batera, izugarrizko poza ere eman zion. Iñigok uretara egindako jauziak probaren norabidea aldatu zuen, eta nazioarteko izarretako bat dela erakutsi. Taldekako brontzearen ondoren, beste bi diplomek eman zioten amaiera donostiarraren emanaldi ederrari Jokoetan.

Beste donostiar bat, Ander Cepas, ere bikain aritu da Parisko Jokoan, nazioarteko mahai-teniseko jokalari oparoenetako bat dela berretsiz.

Frantziako lehiaketan Alvaro Valera, Jose Manuel Ruiz edo Jordi Morales dominetarako faborito gehienak kanporatu izanak Ander gaztearengan jarri zuen arreta. Cepas Parisera joan zen bere debut paralinpikoa bizitzera, ziklo ederra egin eta batez ere azken bi urteetan aurrerapen harrigarria eduki ostean.Lehen lerrora igotzea meteorikoa izan da. Hilabete gutxi batzuetan, Ander bere diziplinako munduko hirugarren postuan kokatu da. Duela urte batzuk hasitako hobbya, mahai-tenisaren historian sartzera bultzatu duen kirol bihurtu da.

Gaztetasunak ematen dion lotsagabekeriarekin, Laurens Devosekin, 2026ko Rioko Jokoak baino lehenagotik partidarik galdu ez duen Munduko lehenarekin neurtu zituen indarrak. Belgikarra izan zen gelditu zuen bakarra. Hala ere, Anderrek amets bat gauzatu zuen bere estreinaldian, garaipenez betetako ziklo batean erakutsi zituen sentsazioak berretsiz. Donostiarrak banakako zilar bat eta taldekako brontze bat eskegi zituen 2024ko Egiptoko Openean, eta urrea lortu zuen Sao Paulon ospatu berri den ITTF Brazilian Openean, bere lorpen berrienetako batzuk aipatzearren. Cepasek ametsezko urtea itxi du Jokoetako brontzearekin.

Ander Cepas eta Iñigo Llopis pozik agertu dira gaur Donostian bildu diren komunikabideen aurrean. Biek argi dute euren historia hasi besterik ez dela egin eta borrokan jarraituko dutela lekukoa hartu duen zikloan, Los Angeles 2028ri dagokionean.

Bestalde, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzaileak bi kirolariak zoriondu dituzte egindako lanagatik, eta Basque Team Fundazioak, Kirol Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak goi-mailako kirolariei prestakuntza, lehiakortasuna eta formakuntza hobetzeko laguntzen jarraituko dietela defendatu dute, «eurak baitira nazioartean ditugun enbaxadorerik onenak».