Gobernu Kontseiluak 16 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak onartu ditu hirigintza-jardueretarako, ikerketa-proiektuetarako eta hezkuntza-programetarako

0

Gobernu Kontseiluak, gaur goizean egindako saioan, Ekonomia, Lana eta Enpleguarekin, Hezkuntzarekin, Osasunarekin eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzarekin lotutako hainbat akordio hartu ditu.

Horrela, akordio azpimarragarrien artean, oniritzia eman dio, alde batetik, Bioef Berrikuntza, Ikerketa eta Osasuna Euskal Fundazioaren 1,2 milio euro baino gehiagoko laguntzen deialdiari, minbiziaren inguruko ikerketa-proiektuetarako. Kopuru hori EiTB Maratoia 2023 ekimen solidarioan bildutakoa da.

Bestalde, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Zorrotzaurreko AD-1 lursailean 57 zuzkidura-etxebizitza sustapen berezi bat eraiki ahal izateko hirigintza eragiketari. Sustapen hau gazteei zuzenduta dago, eta 10,3 milioi euroko inbertsioa dakar.

Azkenik, Hezkuntza arloan, Eusko Jaurlaritzak onespena eman dio 5,3 milioi euro emateari pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika sustatzen eta garatzen dituzten proiektuak finantzatzen laguntzeko, “Eskola Adimentsua” programaren barruan.