Osasun Departamentuak Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordearen esku utzi du Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren ebaluazioa, Parlamentuan erregistratua, Osasunari buruzko 10/90 Foru Legearen 22. artikuluak ezartzen duen bezala. Plan horren indarraldia amaitu da, eta, beraz, Departamentuak, partaidetza publikoko prozesu baten bidez, 2030eko epemuga izango duen plan berri bat egingo du, honako erronka hauekin: pertsonarengan eta haren ingurunean oinarritutako integrazio asistentziala amaitzea, berrikuntzako ikerketa ikuspegi inklusibo batekin sustatzea, edo Nafarroako osasun-sisteman eta sistema soziosanitarioan bikaintasuna lortzea humanizazioari dagokionez.