PRUEBA
Biomasaren Bulegoak datorren irailaren 25etik azaroaren 20ra bitartean egingo ditu ‘Asteazken biomasikoak’ izeneko hitzaldiak. Bertan, biomasaren abantailen, kasu arrakastatsuen eta Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak eskura dituen laguntzen berri emango da. Bulego hori Industria eta Enpresen Trantsizio Energetiko eta Digitalerako Departamentuaren mende dago, NASUVINSA (Navarra Suelo y Vivienda, SA) sozietate publikoak kudeatzen du eta CENERen (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) laguntza du.