Foru interesekotzat jo da Kasedako Viscofan deskarbonizatzeko planean sartutako autokontsumorako planta fotovoltaikoa

0
PRUEBA

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du ACCIONA Energiak 48,11 MWp-eko autokontsumorako planta fotovoltaikoa eraikitzeko proiektua foru-intereseko inbertsio gisa deklaratzeko. Instalazio hori Viscofan enpresak Kasedako udalerrian duen ekoizpen-zentroaren deskarbonizazio-planaren barruan dago.