Javier Hurtado sailburuak azaldu du legegintzaldi honetako helburu bat kontsumitzaileen estatutu berria garatzea dela

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua UCE/EHKB, ACUV/EKA eta FAKUA kontsumitzaileen elkarteetako ordezkariekin bildu da.

Topaketa horien helburu nagusia Kontsumobideren zuzendari berria, Tontxu Rodríguez, aurkeztea izan da, bai eta XIII. Legegintzaldi honetarako helburu estrategikoak eta lan koordinatuak aztertzea ere.

Bileran kontsumitzaileak babesteko funtsezko gaiak jorratu dituzte. Bilerako puntu nagusia kontsumitzaileen estatutu berriaren, Euskadin produktuak eta zerbitzuak erosten dituztenen eskubideak eta segurtasuna indartzea helburu duen lege-esparruaren, erregelamendu bidezko garapena izan da.

Gainera, Kontsumobideren eta kontsumitzaileen elkarteen arteko lankidetza-lerroak eta proiektu komunak ere aztertu dituzte, kontsumitzaileen babesa eta laguntza hobetzeko elkarrekin lan egitearen garrantzia azpimarratuz.  Gainera, gaur egungo egoera, jasotako erreklamazioei dagokienez, ere baloratu nahi izan da, joerak aztertzeko, hobekuntza-arloak identifikatzeko eta kudeaketa eraginkorra egiteko ekintzak ezartzeko.

Topaketak berretsi du Kontsumobidek kontsumitzaileen eskubideak etengabe hobetzeko duen konpromisoa eta kontsumo-sektorean inplikatutako eragile guztiekin lankidetza estuan aritzeko prestasuna.