Mikel Jauregi sailburua CONFEBASKeko ordezkariekin bildu da

0

Mikel Jauregi sailburua bildu da gaur Bilbon Tamara Yagüe Confebaskeko presidentearekin, egoera ekonomiko globala eta Euskadik ekonomia- eta enpresa-arloan aurrean dituen erronkak eta aukerak elkarrekin aztertzeko. Sailburuarekin batera, bileran ere hartu dute parte Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusiak eta Eduardo Aretxaka Confebask – Euskal Enpresaren Konfederakuntzaren zuzendari nagusiak.