NX Technologies: garraio jasangarria bultzatzea teknologia berritzaile eta irisgarria erabiliz

0
PRUEBA

NX Technologiesek ibilgailuak elektrifikatzeko soluzio elektronikoak eskaintzen ditu, eta bateriak eta trakzio-alderanzgailuak kudeatzeko sistemetan espezializatuta dago, baterien eta motorren errendimendua maximizatzen eta optimizatzen baitute. Era berean, ibilgailuen segurtasuna, errendimendua eta autonomia hobetzen dute. Hala, mugikortasun elektrikoa aukera jasangarria eta adimenduna izateaz gain, garraioaren deskarbonizaziorako aukera bideragarriena izateko balio du. 

Enpresa sortzeko ideia 2019an hasi zen. AVL, Ferrari edo Punch Powertrain automobilgintzaren sektoreko enpresa liderretan esperientzia duten profesionalek osatutako talde sortzaileak bat egitea erabaki zuen garraioaren sektoreko elektrifikazioaren erronkei aurre egiteko. Xedea argia zen: mugikortasun elektrikoaren etorkizuna bultzatuko zuten soluzio berritzaileak garatzea. 

2020an, pandemia betean, EPowerlabs merkaturatu zuen. Merkatuaren hazkunde azkarra eta eskaria kontuan hartuta, iazko apirilean NX Technologies aurkeztu zuen, potentzia-elektronikako produktuak modu independentean eskaintzera soilik bideratutako marka berria. Aldi berean, EPowerlabs-ek testing, ibilgailuen homologazio eta ingeniaritzako irtenbideen funtsezko zerbitzuak eskaintzen jarraitzen du. 

Mugikortasun elektrikoaren sektorearen bilakaera azkarrari arin eta kalitate handienarekin erantzuteko sortu zen enpresa. NX Technologies-ek aukera giltzarri bat hauteman zuen: prozedurak sinplifikatzea, bitartekariak ezabatzea eta industriaren erronka berriei konponbide disruptiboak eskaintzea. “Euskalgintzaren eta Europakoaren alde ere egin nahi izan genuen. Gaur egun, ibilgailu elektrikoentzako trakzio-sistemak emateko gai den estatuko enpresa bakarra da”, dio Mikel Peral NX Technologies enpresako zuzendari nagusiak. 

Beste arrazoi bat izan zen euskal gazteek automobilgintzan zuten talentua aberriratzeko beharra; izan ere, gazte horiek emigratu egin behar izan zuten sektorean aukerak izateko. 

NX Technologiesek motorren eta ibilgailuen fabrikatzaileekin egiten du lan nagusiki mugikortasunaren industrian, eta automozioaren sektorea ez ezik, itsasokoa eta airekoa ere hartzen ditu. Bezeroen %80 nazioartekoak dira, eta Herbehereetan, Frantzian, Erresuma Batuan, Indian eta Estatu Batuetan daude, besteak beste. Hedapen- eta nazioartekotze-prozesu betean dago, eta bere ikuspegia partekatzen duten enpresa %100 elektrikoekin nahiz elektrifikaziorako trantsizio-prozesuan dauden konpainiekin egiten du lan. 

Proiektu garrantzitsuenei dagokienez, Stellantis taldeko E-Motors-ekin lankidetzan aritu zen, eta trakzio-sistemak eman zizkion Frantziako ibilgailu-fabrikatzaile bati. The Landrovers-ekin batera Defenders ikonikoen elektrifikazioan ere parte hartu zuen, baita luxuzko yatesena ere, Lumen Yachtse-kin, besteak beste. Gainera, gaur egun, motor elektrikoen proiektu aitzindariak garatzen ari da Italiako eta Alemaniako fabrikatzaileekin, eta ibilgailu astunen elektrifikazioan laguntzen du Alemaniako eta Suediako enpresekin. 

Ekoizpen-eskalatze fasean dago enpresa, eta, datozen hilabeteei begira, lehen fabrikazio-lerroa abiatuko du; horrekin, urtean 5.000 unitateko gaitasuna lortzea espero du. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.