Lehendakariak: «Goi bilera honek eta Itunak nazioarteko adostasun berri bat sortzeko beharra planteatzen digute, elkarrekin nola aurrera egin erabakitzeko»

0
PRUEBA

Imanol Pradalesek bideo baten bidez parte hartu du New Yorken egiten ari diren Etorkizunari buruzko Nazio Batuen Goi bileran

Pradales Lehendakariak bideo baten bidez parte hartu du Etorkizunari buruzko Nazio Batuen Goi bileran. Nazio Batuen 2030 Koalizioak antolatutako ekitaldi paraleloan egin du, gaur, larunbata, «Configurar caminos locales para un futuro más equitativo, sostenible y seguro para todos – Localizando el Pacto para el Futuro» izenburupean.

Bere hitzaldian, Imanol Pradalesek «Etorkizunerako Ituna kokatzearen alde» egin du, «gobernantza-sistema aldeaniztun bat bermatzearen garrantzia azpimarratuz, non gobernu-maila guztiak batera eta aniztasunetik lan egingo dugun, gobernantzarekin, Euskadiren kasuan, eragile anitzekin».

Lehendakariak ezin izan du pertsonalki joan Etorkizunari buruzko Nazio Batuen Goi-bileraren Ekintza Egunetan egindako ekitaldi horietara, baina bai Ander Caballerok, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak.