Osakidetzak esterilizazio-zentral berri bat jarri du martxan Mendaroko Ospitalean

0
PRUEBA

Osakidetzak esterilizazio-zentral berritzaile bat jarri du martxan gaurtik aurrera Mendaroko Ospitalean. 1,4 milioi euroko inbertsioarekin, zerbitzu horrek instalazioaren bilakaera teknologikoa suposatzen du, asistentzia- eta lan-segurtasun handiagoa emanez, baita efizientzia ekonomiko eta ingurumen-babes handiagoa ere. Esterilizazio-prozesu guztiak unitate honetan zentralizatuta daude; horrela, Europako eta nazioarteko araudiaren arabera prozesatu ondoren produktu bat «esteril» dela ziurtatzeko modu bakarra da.

Mendaroko Ospitaleak hemendik aurrera dituen instalazio berriek azken aurrerapenak dituzte. Horiei esker, aurreko ekipamenduarekin alderatuta, jarduera % 15 handituko da eta garbi-zikin zirkuituak gurutzatzea eragotziko da.

Esterilizazio-zentral berriak estaldura emango die Mendaroko eta Eibarko ospitaleei, Eibarko anbulatorioari, Elgoibar, Torrekua, Deba eta Ermuko osasun-zentroei eta Itziar, Mendaro, Soraluze, Mallabia eta Mutrikuko kontsultategiei, eta 75.000 pertsonatik gorako biztanleriaren arretaren kalitatean eragingo du.