PRUEBA
Gobernu Kontseiluak 20.000 euroko diru partida bat onartu du gaur Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartuko duten agenteei laguntzeko. Bragan, Portugalen, egingo dira jokoak urriaren 11tik 20ra, eta parte hartzeko gastuei aurre egiteko asmoarekin lehiaketetan emaitza onak lortu dituzten Ertzaintzako funtzionarioek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak.
Gaur onartutako dirulaguntza deialdiaren helburua bikoitza da:
- Ertzaintzaren irudia eta balioak, bai Euskadin, bai Euskaditik kanpo zabaltzea.
- Kirol lehiaketen balioak sustatzea, horietako asko partehartzaileen jarduera profesionalarekin lotuta daudelako eta lanerako forma fisikoa mantentzen laguntzen dutelako.
Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartuko duten agenteek “Euskadi – Basque Country” nazioarteko irudia jasotzen duen kirol-ekipamenduak erabili ahal izango dute. Ertzainak munduko jokoetan nahiz Europakoetan lehiatu ohi dira, eta domina ugari lortu izan dituzte orain arte.