Eusko Jaurlaritzak digitalizazio-irtenbideak emango dizkie industriako 17 ETEri

0
PRUEBA

SPRI taldearen BIND SME programan izena emateko epea urriaren 15a da

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak 17 industria-enpresa txiki eta ertainek proposatutako digitalizazio-irtenbide zehatzak bilatzea errazten du SPRIren bidez. Horretarako, BIND SME programaren laugarren edizioa ireki da, eta startup eta scale up-ak aurkeztu ahal izango dira (azken hiru urteetan enpleguaren eta fakturazioaren % 20tik gorako urteko erritmoan hazi diren startup-ak). BIND SMEk mota horretako 40 proiektu jarri ditu martxan 25 startup eta 60 ETEren eskutik azken 3 urteetan.

17 enpresa txiki eta ertainek bederatzi behar zehatz proposatu dituzte zibersegurtasun, produktu eta kudeaketa, Smart Industry, ingurumen-inpaktu eta balio-katean. Legez eratuta dauden eta gutxieneko produktu bat garatu duten 8 urtetik beherako startup eta scale upentzat izena emateko epea urriaren 15ean amaituko da, eta aukeratutakoek aukera izango dute industria-, eraikuntza-, mantentze-, hondakinen kudeaketa-, oftalmologia- eta altzari-sektoreetako enpresa txiki eta ertainekin proiektu errealak garatzeko.

Hauek dira BIND SMEren edizio honetan parte hartzen duten 17 enpresa txiki eta ertainak:

  • AAC Centro de Acústica Aplicada, kutsadura akustikoaren eta bibrazioen arloan espezializatua;
  • A&B, garbiketan eta mantentze-lanetan espezializatutako bioteknologiako laborategiak;
  • Agaleus, industria-hondakinen kudeaketan espezializatua;
  • AJL Ophtalmic, oftalmologiarako produktu sanitarioen fabrikazioan espezializatua;
  • Corsam, igogailuen instalazioan eta eraikinak birgaitzean espezializatua;
  • Ecenarro, automozioaren sektorerako hotzeko estanpazioan espezialista;
  • Eralki Engineering, makineria dardarakorrean aditua;
  • Frioport, tenperatura kontrolatuko biltegiratze logistikoko zerbitzuen enpresa;
  • Lezama Demoliciones, industria-sektore guztietan eraisteak egiten aditua;
  • Limpiezas Nervión, hondakin arriskutsuak ezabatzeko enpresa;
  • Loire Gestamp, automobilen osagaien diseinuaren, garapenaren eta fabrikazioaren arloko enpresa multinazionala;
  • Loramendi, galdaketa-soluzioen diseinu eta hornidura globala egiten duen enpresa;
  • Mecanizados Harri, mota guztietako serieen biraketa-mekanizazioan diharduen enpresa;
  • Ojmar, sarraila adimendunen manufaktura-enpresa;
  • ONA EDM, askotariko sektoreetako elektrohigaduran espezializatua;
  • Ondarreta, altzarigintzako enpresa;
  • Zikotz, eraikuntzan eta eraikinak birgaitzean espezializatua.

Gainera, edizio honetan, laguntzaile gisa bat egin dute: BilbaoPort Bilboko Portuko gobernuaz arduratzen den erakundeak; Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak; Hazi nekazaritza, arrantza eta elikagaien industriarako fundazioak; Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak; Confebask Euskal Enpresaren Konfederakuntzak; eta Parke Euskadiko parke teknologikoen sareak.

ETEk proposatutako bederatzi kasuak

BIND SMEren edizio berri honetan parte hartzen duten ETEek sektoreko 9 erronkentzako irtenbideak bilatzen dituzte, hala nola:

  1. Enpresako zibersegurtasunaren arloko aplikazioa
  2. Produktuaren garapena eta bilakaera
  3. Kudeaketa sistemen eta tresnen bilakaera
  4. Sentsorika, robotika, aktiboen analitika (makineria) eta kalitate-kontrola
  5. Digitalizazioa eta IoT
  6. Ingurumen-inpaktuaren murrizketa
  7. Karbono-aztarnaren kudeaketa: Product Passport
  8. Auditoria energetikoa eta errendimenduen hobekuntza
  9. Informazio-sistemak balio-katean integratzea

Hauek dira programaren kasu arrakastatsuetako batzuk:

  • Immersia, Dimeco enpresarekin batera proiektu bat garatu zuen 3Dko bistaratzearen eta ikus-adimenaren arloko startupa.
  • Hupi, Lantek enpresarekin soluzioak garatu zituen adimen artifizialeko startupa.
  • Kevo, Eldu enpresarekin batera parte hartu zuen adimen artifizialaren eta hizketa-teknologien arloetan espezializatutako startupa.

Laugarren edizioak urriaren 15era arte onartzen ditu hautagaiak.