Eusko Jaurlaritzak furgonetetako pisuaren kontrola indartuko du

0
PRUEBA

Kontrolak datorren asteazkenean eta ostegunean indartuko dituzte Euskadiko kale eta errepideetan

Ertzaintzak, Euskadiko udaltzaingoekin koordinatuta, furgonetetako pisua zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina indartuko du irailaren 25ean eta 26an, bide-segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Horrez gainera, zama ea oker antolatuta dagoen egiaztatuko dute eta ibilgailuen dokumentazioa eta baldintza teknikoak aztertuko dituzte.

Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren arabera: “Kanpaina horiek Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko 2025 Plan Estrategikoaren helburuei erantzuten diete, planaren xedea izanik errepide-sarean istripuen tasa murriztea, Zero Biktima helburua lortzeko”.

Furgonetetako pisua zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatutako 38 kanpainen egutegiaren barruan sartzen da.