Gobernu Kontseiluak gizarte intereseko erakunde izendatu du Gureak Inklusio Fundazioa

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak eskatuta, gizarte-intereseko erakunde izendatu du Gureak Inklusio Fundazioa gaurko bileran.

Izendapen hori Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluaren arabera egin da, bertan ezartzen baita gizarte-zerbitzuak eskaintzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko izendatu daitezkeela erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.

Gureak Inklusio Fundazioa helburu soziala gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak laneratzea duen fundazio pribatua da, eta bereziki sustatzen du desgaitasuna duten pertsonak lanaren bidez gizarteratzea eta laneratzea. Horretarako, metodologia berritzaileak erabiltzen dira enplegagarritasuna, orientazio profesionala, bitartekaritza, laguntza eta prozesuen eta inguruneen egokitzapena handitzeko.