Donostiako bost haur parketan segurtasun zoladurak berrituko dira

0
PRUEBA

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gaiak: bideen garbiketen kontratazioa, euskara dirulaguntzak, Onarlan eraikinaren eraikuntza

Haur-parkeak

Tokiko Gobernu Batzordeak hiriko bost haur-parketan segurtasun-zoladurak berritzeko kontratazio-espedientea onartu du. Lizitazioaren aurrekontua 128.516 €-koa da eta gauzatzeko epea 16 astekoa.
Helburua da gaur egun haur-parkeek hartzen dituzten segurtasun-azalerak berritzea eta erabilera seguruaren baldintzak, funtzionaltasuna eta estetika orokorra bermatzea.
Parkeak honako hauek dira:

  • Ondarreta pasealekua
  • Harrobieta
  • Orio
  • Bera-Bera (Handien eremua)
  • San Luis Gonzaga

 

Bideen garbiketa

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du FCC Medio Ambiente SAU eta Serbitzu Elkartea SL enpresek osatzen duten Easo Garbia, aldi baterako enpresa elkarteari esleitzea Donostiako udalerriko bideak eta antzeko beste batzuk garbitzeko zerbitzuaren kontratua. Kontratua gauzatzeko epea 10 urtekoa da, eta esleipen-prezioa 16.401.074 eurokoa.

Kontratuaren xedea da Donostiako udalerriko kale, bide, industrialde eta enpresa-poligono guztiak eta, oro har, espazio publiko guztiak garbitzearekin zerikusia duten lan guztiak egitea, lorategi-eremuak, landa-izaerako oinezkoentzako bideak edo beste zerbitzu edo erakunde batzuen ardurapekoak diren espazioak izan ezik.

Ondarlan eraikina

Tokiko Gobernu Batzarrak Inductotherm Group Iberia – Ondarlan SL enpresari obra handiko lizentzia ematea onartu du, Eskusaitzetako E2.2 lurzatian Ondarlan eraikina (Continente) eraikitzeko.

Enpresak Errenteriako egungo instalazioak handituko ditu, eta, horretarako, eraikin berri bat egingo du Donostiako Eskuzaitzeta industrialdean. Eraikin horretan, guztira, 8.300 m² eraikiko dira, eta bertan egongo dira ekoizpen-nabe berriak eta bulegoen egoitza nagusia.

Euskara dirulaguntzak

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024-2025 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntza publikoa emateko prozedura arautuko duten oinarriak onartu ditu, baita laguntza horietarako 304.249 euroko aurrekontua ere.

2024/09/25-an argitaratua