Lehendakariak VIRALGEN enpresaren laborategiak bisitatu ditu

0

Lehendakariak Viralgen bioteknologia-enpresak Miramongo Parke Teknologikoan dituen instalazioak bisitatu ditu gaur goizean. Imanol Pradalesek bertatik bertara ezagutu du genen terapiaren merkatuaren egoera. Hain zuzen ere, arlo horretan punta-puntako enpresa da Viralgen. Lehendakariarekin batera bisitan egon dira Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua; Juan Ignacio Perez Iglesias, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburua; Jaione Ganzarain, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; eta Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologikoetako zuzendaria.