COCOON BIOSCIENCE enpresak krisalidadun proteina birkonbinatzaileak ekoizten dituen munduko lehen planta industriala inauguratu du gaur Bizkaiko Parke Teknologikoan. Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Trantsizio Energetikoko sailburuordeak eta Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak hartu dute irekitze-ekitaldian, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiarekin eta Esther Apraiz Derioko alkatearekin batera.
Derion irekitako instalazio berriak aurrerapen handia dira bi industria hasiberrientzat: alde batetik, mRNA terapia eta txertoentzat, eta sekuentziazio genetikoarentzat, bestetik, landutako haragia ekoizteko. Horrela, Euskadik eta Parke Teknologikoak munduko polo bioteknologiko gisa eta berrikuntzan eta garapenean erreferente gisa duten posizioa indartzen dute.