Imanol Pradales Lehendakaria Guggenheim Bilbao Museoak urtero egiten duen gala-afarian izan da gaur iluntzean. Lehendakariarekin batera izan dira Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbaoko zuzendaria, eta Mariët Westermann, Museoko eta Solomon R. Guggenheim Fundazioko zuzendaria eta CEOa. Guggenheim Bilbao Museoak udazkenero antolatzen du afari hau. Ekitaldi horren inguruan ehunka agintari eta euskal gizartearen beste zenbait arlotako ordezkariak biltzen dira.