Mikel Torres lehendakariordeak Gizateko 2023 Gizarte Memoriaren aurkezpenean parte hartu du

0

Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua Gizateko 2023 Gizarte Memoriaren aurkezpenean izan da IKATZBIZI Eguneko Zentroan. Euskadiko gizarteratze enpresak biltzen dituen elkartearen eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailaren arteko elkarlana etengabea izan da aurreko legealdian, eta elkarlan hori arina eta emankorra izaten jarraitzeko konpromisoa agertu du Torresek.

«Sailak konpromiso sendoa du gizarteratze-enpresekin, enplegu-zentro bereziekin eta gizarte-ekonomiako gainerako formula guztiekin, eta, honen ondorioz, laguntza ematen die eguneroko jarduerei, hainbat diru-laguntzaren bidez. Lan-merkatuari laguntzen dioten berrikuntzarekiko konpromisoa ere badago, azterlanak egiteko lankidetzaren bidez», adierazi du Lehendakariordeak.

«Gizatea aukera gutxien dituzten pertsonen inklusioaren funtsezko eragilea izateaz gain, euskal gizarte osoaren aurrerapen ekonomikorako ezinbesteko tresna ere bada, ez baitago aurrerabide ekonomikorik kohesio sozialik gabe. Gizateak gaur aurkezten duen balantzeak erakusten du zailtasunak gainditzeko gai izan garela, eta etorkizunari aurre egiteko konfiantzazko motorra da», gaineratu du Torresek.